Alares Sarien IV. Gala Nazionala
200 hautagaitza baino gehiagorekin, Alares 2010eko Lan-, Familia- eta Bizitza Pertsonala Bateratzeko Espainiako Sari Nazionalak datorren ekainaren 15ean, asteartean, emango dira Madrilgo Quinto Antzokian, 19:30ean.
Lau urteko ibilbidearekin soilik, bateragarritasunaren arloko bikaintasun-sariak erreferente bihurtu dira lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea sustatzen dituzten erakundeentzat.
Bateragarritasuna laguntzea enpresen lehiakortasuna sustatzea da, eta egungo gizarteak behar duen enpresa-kontzeptu berriaren aldeko apustua egitea. Horregatik, Alares Espainiako Sari Nazionalek bateragarritasunaren arloko ekimenak aitortzen dituzte hamar kategoria desberdinetan: enpresa txikiak, ertainak eta handiak; gizarte-eragileak; zuzendaritzako kideak; komunikabideetako profesionalak; komunikabideak; ikus-entzunezko komunikabideetako informazioa edo programak; berrikuntza eta saiakera; eta unibertsitateak, negozio-eskolak eta beste hezkuntza- eta ikerketa-erakunde batzuk.
Alares 2010eko Espainiako Sari Nazionalak emateko IV. Galan online izena ematea


