156 hautagaitza 2008ko Alares Sarien edizioan, laneko, familiako eta bizitza pertsonaleko uztarketari buruzkoak

156 hautagaitza jaso dira; horiek izango dira Alares® Sari Nazionalen 2008ko edizioko 12 sariak eskuratzeko lehian. Alares® Fundazioak deitutako sari hauen ospakizunaren helburua da, besteak beste, Laneko, Familiako eta Bizitza Pertsonaleko Kontziliazioarekin eta horrek bizi-kalitatean duen eraginarekin lotutako zerbitzuak emateko formula berriak sustatu, aztertu eta zabaltzeko egindako hainbat jarduera aitortzea. Alares® 2008 Sari Nazionalak enpresei, erakundeei, gizarte zibilaren ekimenei, zuzendariei, komunikabideei, ikus-entzunezko programei, berrikuntza eta saiakera arloko ekimenei, unibertsitateei, negozio-eskolei, irakasleei eta ikertzaileei zuzenduta daude, lan hori eraginkortasunez egin badute. Deialdia 2007ko abenduan egin zen, zehazki hilaren 20an; hautagaitzak aurkezteko epea 2008ko martxoaren 24an amaitu zen, eta epaia maiatzaren 27an emango da. Urteko sariak banatzeko ekitaldi publikoa aurtengo ekainean egingo da. Epaimahaia ospe handiko pertsonek eta Alares® eta haren Fundazioko ordezkariek osatzen dute. Jarraian deskribatzen dira Alares® Sarien hamar modalitateak; sarien xedearekin lotutako ekintzak, berrikuntzak, idazkiak, argitalpenak edo ibilbide profesionalak saritzea dute helburu:
  • Erakundeak
  • Enpresak: enpresa txikiak, ertainak eta handiak
  • Gizarte-eragileak
  • Zuzendariak
  • Komunikabideetako profesionalak
  • Komunikabideak
  • Ikus-entzunezko komunikabideetako informazioa edo programak
  • Berrikuntza eta saiakera
  • Unibertsitateak, negozio-eskolak eta beste hezkuntza- eta ikerketa-erakunde batzuk
  • Irakasleak eta ikertzaileak
Merezimenduen balorazioari dagokionez, Alares® Fundazioak FORÉTICAren laguntza izango du; FORÉTICA Kudeaketa Etikoaren Ebaluaziorako Foroa da, eta aurkeztutako merezimenduak onartu eta ebaluatuko ditu, Epaimahaiak deliberatzeko. Saria, modalitate bakoitzean, horretarako bereziki egindako garaikur batek eta egiaztagiri-diploma batek osatzen dute.