Abuztuaren 19a, Munduaren Egun Humanitarioa

Langile humanitarioak abuztuaren 19an omenduko dira aurrerantzean, Munduko Egun Humanitarioa ospatzeko aukeratutako egunean. Horrela, 2003ko egun berean Irakeko NBEren bulegoetan gertatutako atentatua gogorarazi nahi da; atentatu hartan 22 pertsona hil ziren, tartean Nazio Batuen Erakundeko Sergio Vieira de Mello mandatari berezia.
Vieira de Melloren alargunak, Anniek, eta haren lankide ohietako batzuek sortutako fundazioa da oroitzapenezko egun hau ezartzearen arduraduna. Aurrerantzean, gerra edo hondamendi naturalen biktima izan diren zibilei elikagaiak, edateko ura, txertoak eta aterpeak ematen dizkieten laguntzaileak omenduko dira egun horretan. Horrela, mundu osoan egiten diren ekintza humanitarioen garrantziaz herritarrak kontzientziatu nahi dira.