
Hori da
“Olivenza 2010 txostenak” jasotzen duen datuetako bat. Txosten hori
Desgaitasunaren Estatuko Behatokiak egin du, eta, gainera, adierazi du desgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familia-zaintzaile gehienak emakumeak direla eta %8 baino ez direla langileak.
Bestalde, azterlan horrek jasotzen du kasuen %30ean desgaitasuna duten pertsonek egunean zortzi ordutik gorako arreta behar dutela; beraz, zaintzaile asko etxetik kanpo lan egiteari uztera behartuta daude, eta horrek arazo ekonomikoak eta osasun-arazoak eragiten ditu.
Datu horiez gain,
“Olivenza 2010 txostenak” adierazten du desgaitasuna duten pertsonen %5,4k baino ez dituela unibertsitate-ikasketak, desgaitasunik gabeko pertsonen artean proportzio hori %18,7koa den bitartean.
Desgaitasuna duten pertsona batzuen hezkuntza-maila baxuak zaildu egiten du lan-merkatuan sartzea; eragozpen hori are handiagoa da pertsona horiek emakumeak ere badira. Izan ere, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) datuen arabera, lan egiteko adinean dauden desgaitasuna duten 1,48 milioi pertsonetatik %28,3k baino ez du lan egiten, %7,2 langabezian dago eta gainerako %86a lan-merkatutik kanpo dago.
Gainera, txostenak desgaitasunari buruzko beste datu batzuk ere jasotzen ditu, hala nola desgaitasuna duten pertsonen etxebizitzen irisgarritasun-maila. Desgaitasuna duen pertsona bat bizi den etxebizitzen %72an oztopo arkitektonikoak daude, eta erdiek baino gehiagok aitortzen dute arazoak dituztela etxebizitzan normaltasunez moldatzeko.
Irisgarritasunik eza garraio publikoan edo bide publikoan ere gertatzen da; izan ere, desgaitasuna duten pertsonen %50ek adierazi duenez, sarritan zailtasunak izaten dituzte garraio publikoa hartzeko edo bizi diren auzoko kaleetan zehar mugitzeko.