evap/BPW Valentziako EGE Batzordeak DONAiDONA proiektuaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu. Urriaren 18an, ostegunez, izango da, 12:30ean, La Beneficencia Kultur Etxean. Enpresa-elkarte batetik sortu den eta gizarte-bazterkeria egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden emakumeak laneratzen laguntzea helburu duen lehen Gizarte Erantzukizuneko proiektua da. Ekitaldiko amabitxi gisa emakume ospetsuak izango ditugu gurekin, besteak beste, Pilar Mateo, Isabel Estapé, Celia eta Begoña Sánchez Ramos, Dolores Font, Teresa Gisbert eta Carmen Carda.
Donaidonaren helburua da Valentziako Erkidegoko enpresa-munduak bere EGE bete dezala eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden emakumeak kontrata ditzala.
Urtero, DONAIDONAk Gizarte Erantzukizun Korporatiboko dagozkion zigiluak emango ditu. Aurten, Valentziako Erkidegoko presidenteak, Albert Fabra jaunak, emango ditu. Carmen Plazaren (Ministerioko Berdintasuneko zuzendari nagusia) presentzia eta parte-hartzea ere izango ditugu. Informazio gehiago hemen



