Beste urte batez, Alares® Fundazioa oso pozik dago 2013ko Alares® Sari Nazionaletarako, laneko eta familiako bizitza bateratzeari eta gizarte-erantzukizunari buruzkoetarako hautagaitzak aurkezteko epea irekitzeko.
Alares® Fundazioarentzat, zalantzarik gabe, urteko une berezietako bat da. Izan ere, sari hauen VII. edizioa erronka handia da guretzat, laneko eta familiako bizitzaren bateratzea iritzi publikoaren artean sustatzen jarraitzeko. Horregatik, enpresa, erakunde, gizarte zibilaren ekimen, zuzendaritza-kide, komunikabide, ikus-entzunezko programa, berrikuntza- eta saiakuntza-proiektu, unibertsitate, negozio-eskola, irakasle eta ikertzaile guztiak beren proposamenak bidaltzera animatu nahi ditugu.
Zure ekimenak inspiratu egiten gaitu, eta ziur gaude aurten ere arrakastaz ospatuko dugula sormenez betetako sari-banaketa gala; gure erakundeak jarraitu beharreko eredu bihurtuko dituen gala.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2013ko apirilaren 16ra arte egongo da zabalik.
Informazio gehiago hemen:
2013KO HAUTAGAITZEN IZEN-EMATEA (Egin klik hemen) 2013KO OINARRIEN DESKARGA PDFan (Deskargatu hemen)


