JMJk dagoeneko martxan du 24 orduko telefono-zerbitzua, akreditatuta dauden desgaitasuna duten 5.000 erromes baino gehiagok izan dezaketen edozein zalantza, behar edo larrialdi konpontzeko. Zerbitzu horri esker, erromesak jardunaldi onenetako batez gozatzen ari dira, badakitelako Alareseko profesional-taldeak artatzen dituela.
Joan den abuztuaren 16ko astearteaz geroztik, Alaresen larrialdietarako telefono-zerbitzua erabilgarri dago kontsultaren bat egin edo edozein larrialditan laguntza eskatu nahi duen edonorentzat. Desgaitasuna duten erromesek 91 177 50 08 telefonora deitu dezakete eguneko 24 orduetan, beren egoera azaldu eta ahalik eta denbora laburrenean haientzat irtenbiderik errazena jasotzeko. Gainera, lau hizkuntzatan artatuak izan daitezke: ingelesez, frantsesez, italieraz eta gaztelaniaz. Bestalde, entzumen-desgaitasuna duten pertsonek sms bat bidal dezakete 687 871 772 zenbakira, eta minutu gutxiren buruan behar duten laguntza jasoko dute beste sms baten bidez.
Alareseko erromesa artatzeko zerbitzuaren helburua JMJ2011n zehar sor daitekeen edozein behar edo larrialdi konpontzea da. Zerbitzua ingelesez, italieraz, frantsesez eta gaztelaniaz eskaintzen da. Zalantzarik gabe, horrelako zerbitzuak ezinbesteko osagaiak dira JMJk arrakasta osoa izan dezan. Judith Mesak, Alareseko Erromesa Artatzeko Zerbitzuko arduradunak, honako hau adierazi du: “Dei ugari artatzen ari gara, eta horietako bakoitzean arazoak oso desberdinak dira. Gure profesional-taldea eguneko 24 orduetan dago lanean, eta orain arte hizkuntza ofizial guztietan jaso ditugu deiak. Zalantzarik gabe, giza eta lanbide-esperientzia bat da, daukagun konponbiderako gaitasuna erakusten ari zaiguna”.


