Bezeroen leialtasuna lortzeko 5 aholku (lehen zatia)
Gaur egun, inoiz baino gehiago, markek hazteko beharra dute merkatuan leku segurua izateko. Guretzat, gakoa erabiltzaile berriak leial bihurtu eta erakartzean datza, produktua baloratu eta haren harpidedun bihur daitezen. Beraz, leialtasuna eta atxikipena lantzeko 5 printzipioak aztertuko ditugu, kontsumitzaile berriak erakartzeko ere lan egin behar dugula ahaztu gabe.
1. Erabiltzaileari zuzenean hitz egitea
Marka batek erabiltzailearekin zuzenean elkarreragin behar du, haren aliatu onena bihurtu eta erabateko konfiantza lortu. Kontsumitzailearen eguneroko bizitzaren parte izanik soilik, markak %100 iraunkorrak izango diren loturak sor ditzake.
2. Bezeroen fidelizazioak bezeroak erakartzea gainditzen du
Gaur egun, markek bezero berriak erakartzen jardun dute batez ere prezioaren estrategiaren bidez. Baina egoera asko aldatu da, eta erakundeek ikusi dute hazkundea benetan fidelizazioan dagoela. Beraz, arreta guztia leialtasuna eta atxikipena lortzera bidera dezagun.
3. Bezeroarekin eguneroko harremana
Bezeroaren beharrak eguneko une desberdinetan antzematea eta nahi duena ematea ezinbestekoa da marka ezinbesteko bihur dadin.
4. Sare sozialen garrantzia
Erabiltzaileak sarera konektatuta daude eta une oro gertatzen denaren berri dute. Horregatik, marka batek bezero bat fidelizatu ahal izateko, esaten dena entzun eta lehiaren aurrea hartu behar du. Sare sozialek merkatuak eskatzen duena erakusten dute.
5. Produktuaren pertsonalizazioa
Jendeak bakarrak sentitzea behar du; beraz, kontsumitzen duen produktuak ere desberdina izan behar du. Hortaz, bezeroari eguneroko bizitzarako behar duen guztia ematea lortzen duen marka izango da fidelizatzeko gai.
Jarraitu gure blogari adi. Datozen egunetan, bezeroa fidelizatzeko beste 5 aholku.


