Bezeroak fidelizatzeko errezetako 6 osagai nagusiak

Bezeroa enpresa ororen giltzarri nagusia da. Bezero berriak lortzea bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da bezeroak fidelizatzea. Alaresen, beharrezko gakoak ditugu zeregin zail hori misio posible bihurtzeko. Fidelizazioaren argazkia
  1. Kalitatea
Kalitatea, garrantzitsuena. Lehenik eta behin, kalitate oneko produktu bat diseinatu behar dugu, bezeroaren beharrak, gustuak eta lehentasunak aseko dituena.
  1. Balio erantsia
Ez dago produktu bakar bat ere erosteko motibazio bakarra prezioa duenik. Lehenik eta behin, konturatu behar dugu preziorik baxuena eskaintzea ez dela fidelizazioaren sinonimoa. Eskaintzen dugunak nolabaiteko balio erantsia izan behar du; horretarako, emozioak txertatu behar dizkiegu gure produktu eta zerbitzuei. Ezinbestekoa da aldagai emozionalak izatea, lehiakorrak izan daitezen.
  1. Beharrak hautematea
Bezero bat gure enpresan mantentzen laguntzen duten arrazoiak hauek dira: emandako zerbitzua hobetzea eta bezeroarekiko enpatia izatea. Proaktiboki jarduten badugu, bezeroaren beharrak hautematen baditugu eta hark esan baino lehen asetzen baditugu, horrek bere itxaropenak hobetzea ekarriko du.
  1. Engagementa
Bezeroa lehia izugarria den eta milaka eskaintza eskura dituen mundu batean murgilduta dago. Batzuetan, beste enpresa baten telefono-dei bakarra nahikoa da gure bezeroek beste enpresa batekiko interesa pizteko. Gakoa haiekin harreman hurbila bilatzean datza; izan ere, bezero bat zenbat eta fidelagoa izan, orduan eta zailagoa izango zaio lehiari hura konbentzitzea.
  1. Bezeroa, zure markaren bozeramaile onena
Fidelizatzeak zure markak bozeramaile onenak izatea ere lortzeko balio du: zure bezeroak. 3. puntuan aipatu genuen itxaropenen hobekuntza funtsezko elementua da kontsumitzailea gurekin mantentzeaz gain ekintzara pasa eta marka bat defendatu dezan. Marka batentzat ez dago bezero fidel batek hari buruz hitz egitea, partekatzea, lagunei gomendatzea edo sare sozialen bidez biralizatzea baino hoberik. Eduki bidezko publizitate hori da garrantzitsuena, kontsumitzaileak marka gisa guganako duen esperientzia eta sentimenduak jasotzen baititu.
  1. Saldu osteko zerbitzuaren garrantzia
Ez dugu bezeroaz ahaztu behar. Bezero pozik bat ez da salmenta baino lehen sortzen, salmentaren ondoren baizik. Saldu osteko zerbitzua bezeroak produktuarekin izan duen esperientzia ezagutzeko aukera da, ea gustatzen zaion eta gomendatuko lukeen jakiteko… etab. Ezinbestekoa da zerbitzu horrek bezeroari entzutea eta sor dakiokeen edozein arazo edo zalantzaren aurrean haren eskura egotea. Bezeroa zainduta sentitzen bada, askoz zailagoa izango da lehiara joatea erabakitzea. Alaresen, enpresa batek bezeroak fidelizatzea zein garrantzitsua den jakitun, fidelizazio-plan neurrira egindakoak sortzen ditugu, erakunde bakoitzak behar duenari egokituak, pertsonen eguneroko bizitzan ezinbestekoak diren zerbitzu pertsonalak eskainiz; izan ere, guztiontzat gehien kezkatzen gaituena zaintzen dute: familia.