Gaur, martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Nazio Batuen Erakundeak aitortutako data, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzen duena.
Emakumearen eguna ospatzeko ideia XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran sortu zen, emakumeak lan-munduan sartzen hasi zirenean. Data hori Emakumearen Eguntzat aldarrikatzera eraman zuten gertakari nabarmenen artean hainbat dauden arren, martxoaren 8ko ospakizunari buruz gehien zabaldu den historiak 1908ko data horretan bertan gertatutakoak aipatzen ditu. New Yorkeko Cotton ehun-fabrikan 146 emakume langile hil ziren kiskalita, itxialdia uzteari uko egin ziotelako bonbak jaurti zizkietenean; itxialdi horren bidez, pairatzen zituzten soldata baxuak eta lan-baldintzak salatzen ari ziren.
Gaur egun, ekitaldi ugari egiten dira Espainia osoan egun hau gogoratzeko; horregatik, emakumeez eta lana eta familia bateratzeaz hitz egiteko aukera ona da, hori baita gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko funtsezko tresna. Laneko erantzukizunak familiakoekin bateratzea zaila izaten jarraitzen du, nahiz eta gero eta kontzientzia handiagoa dagoen benetako bateragarritasunaren beharraz; izan ere, zalantzarik gabe, guztientzat da onuragarria: langilearentzat, familiak behar dituen zaintzak alde batera uzten ez dituelako, eta enpresarentzat, langileen ongizateak oso eragin positiboa duelako.
Fundación Alares fundazioak lan-ingurunean lana eta familia bateratzea errealitate izan dadin lan egiten du, bere printzipioen artean berdintasunaren alde lan egitea baitago.


