Alares 2010 Sari Nazionaletarako epea zabalik dago

Fundación Alaresek, aurreko edizioetan bezala, Alares® 2010 Sari Nazionaletarako hautagaitzak aurkezteko deialdia zabalik du dagoeneko. Epea martxoaren 26ra arte luzatu da, parte hartu nahi duten erakunde eta pertsona ospetsuek hala eskatu dutelako.

Hiru urteko ibilbide eskasarekin, eta dagoeneko gure herrialdean erreferentziazko sari bihurtuta, Alares® Sari Nazionalek hainbat erakunde, enpresa, gizarte-eragile, zuzendaritza-kide eta komunikabidek Laneko, Familiako eta Bizitza Pertsonaleko Bizitza Bateratzearen alde egiten duten lana saritzen dute. Fundación Alaresetik, parte hartzeko interesa duten guztiak Fundación Alares® webgunera joatera gonbidatzen ditugu; bertan, sari hauen oinarriak kontsultatu ahal izango dituzte.