Interneterako irisgarritasuna, guztiontzako onurak eta aurrezkia

Ia ezinezkoa dirudi gobernu batek biztanle guztiei Internetera sartzeko aukera emateak, herritarrentzat onurak ez ezik, herrialdearentzat ere onura ekonomikoak izatea. Bada, ordea, hala izan daiteke. Erresuma Batuko gobernuak egindako eta lastimute.com-en sortzaile Martha Lane Foxek zuzendutako ikerketa baten arabera, britainiar guztiek 2012an Interneterako sarbidea izateak Erresuma Batuko gobernuari urtean ia 1.000 milioi libera aurreztea ekarriko luke (kontsumitzaileari zerbitzua emateak eragindako gastuak, hala nola informazioa, arreta eta erreklamazioak). 10 milioi britainiarrek ez dute inoiz Internet erabili, eta, jakina, ez dute sarerako sarbiderik. Haiek gizarte teknologikoan integratzeak onura sozialak ekarriko lizkieke —esaterako, eten digitala murriztea—, eta, gainera, herrialdeko ekonomiarentzat 20.000 milioi liberako diru-sarrerak ekarriko lituzke. Biztanle horien gehienak langabeak eta 65 urtetik gorakoak dira (kolektibo horren %80), eta 1,6 milioi haur ere badaude; haur horiek, gainera, beren herrialdeko gainerako haurrek bezala, Internetera sartzeko aukera izanez hazi ahal izango lirateke betiko. Aukera-berdintasuna, gizarteratzea, kostuen aurrezpena, ekonomiaren garapena... Fundación Alares fundazioarentzat, ekimen mota horiek gauza bakarra erakusten dute: teknologia, ekonomia eta gizarte-zerbitzuak elkarren eskutik joan daitezkeela.