Alares Cartagenako (Murtzia) Baliabide eta Zerbitzuen II. Azokan egongo da.

Familia-laguntzan aditua den Alares enpresa, Espainiako kolektibo handiei gizarte- eta osasun-zerbitzuak eskaintzen dizkien enpresa liderra, Cartagenako (Murtzia) “Adinekoak jardunean” Baliabide eta Zerbitzuen II. Azokan izango da. Azoka 2008ko apirilaren 18an, 19an eta 20an egingo da.

Azoka honen bidez, adinekoen klubak sustatu nahi dira, klub horiek egiten dituzten ekimen eta jardueren berri emanez; zahartzaro aktibo eta betea izaten laguntzen duten baliabide eta zerbitzuak ezagutaraziz; intereseko jardueren bidez elkarguneak bultzatuz; eta kolektibo honentzat interesgarriak diren gaiei buruzko informazioa eskainiz,…
Azokak mendekoen eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten arloak jorratu nahi ditu, Administrazio Publikoak nahiz sektore pribatuak eskaintzen dituzten proposamenen bidez. Horregatik, Alares®-ek eskaintzen dituen Zerbitzuak aurkeztuko dira, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta haien senide eta zaintzaileen lasaitasuna bermatzeko irtenbiderik onena baitira.

Alares® dagoeneko Murtziako Erkidegoan dago, Cartagenan eta Torre Pachecon bulegoak dituela. Cartagenako Udalak eskatutako telelaguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie zerbitzu hori eskatu duten adineko guztiei, eta Erkidegoan Eguneko Zentroak kudeatzen ditu, Mulan eta IMASen (Gizarte Ekintzako Institutua), besteak beste.