Alares Avanteko Autonomia Pertsonalerako eta Bizi Kalitaterako lehen Azokan presente dago

Alares, Familia-laguntzan adituak, Bartzelonan ekainaren 5ean, 6an eta 7an egingo den Autonomia Pertsonalerako eta Bizi-kalitaterako Lehen Aretoan egongo da.

Bartzelonako Azokan egingo den Areto hau da pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko teknologia, produktu eta zerbitzu berrien sorrera, garapena eta merkaturatzea sustatzen dituen lehena. Aukera ezin hobea da adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen bizitza erraztera bideratutako proiektuak partekatzeko eta gure herrialdeko gizarte- eta osasun-zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko.

Alares, Familia-laguntzan adituak, “TELELAGUNTZA MUGIKORRA Alares® Beti Zurekin” zerbitzua garatu du. Telelaguntza-zerbitzu hori urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan prebentzioa eta laguntza eskaintzen dituen sistema da, arrisku-egoeran dauden pertsonei zuzendua; gure herrialdean dagoen aurreratuena da, eta, telefono mugikor berezi baten bidez, behar duten pertsonek senideekin erabateko komunikazioa eta larrialdi-egoeretan etengabeko laguntza izan dezakete, eguneroko bizitzan, etxe barruan zein kanpoan. Adinekoei, bakarrik denbora pasatzen duten haurrei, desgaitasuna duten pertsonei, arrisku handiko haurdunaldiei, etxeko indarkeria-egoerei, gaixoei eta abarri zuzenduta dago. Horrela, Segurtasuna, Lasaitasuna, Independentzia eta Autonomia eskaintzen ditu, zauden lekuan zaudela. Vodafone-ren standean aurkituko duzue, D 424