Alares-ek bere Kontziliazio Programa eskaintzen die Euroforum Escorialeko langileei

2008ko maiatzaren 1etik, Alaresek, Familia Laguntzan aditua den erakundeak, Euroforum Escorial S.A. enpresako langileei eta haien hurbileko senideei (gurasoak, ezkontideak eta 23 urtetik beherako seme-alabak) familia-laguntzako zerbitzuak eskaintzen dizkie, enpresetara zuzendutako Laneko, Familiako eta Norberaren Bizitza Bateratzeko Programaren bidez.

Zerbitzuak Alares®- Espainiako lurraldeko edozein tokitan emango direnak -, behar sorta zabala asetzeko diseinatuta daude; egunerokoan sortzen dira behar horiek, gaixotasun, istripu edo ebakuntza ondoko egoeren ondorioz, eta pertsonen egunerokoa aldatzen dute.

Zer da Euroforum?

Euroforum Escorial ospe handiko Enpresa Prestakuntzako zentro dinamikoa da, baita Enpresa Bilera eta nazio zein nazioarteko Kongresu eta Konbentzioak egiteko zentro nabarmena ere. Euroforumeko programek enpresen beharretara oso egokitutako diseinua, maila handiko klaustro akademikoa eta ingurune pribilegiatu batean kokatutako egoitza-instalazio bikainak uztartzen dituzte. Metodologiaren eta baliabideen bidez, Enpresentzat balioa sortzea dakarten ezagutzak eta trebetasunak lortzen dira. Alares®(en Laneko, Familiako eta Norberaren Bizitza Bateratzeko Programak “Premios Imserso Infanta Cristina, 2004” saria jaso du, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren Laneko, Familiako eta Norberaren Bizitza Bateratzeko berrikuntza eta programa onenaren alorrean. 1999az geroztik Espainiako merkatuan diharduen Programa honek AENORek auditatu eta UNE-EN ISO 9001/2000 kalitate-ziurtagiriak bermatutako prozedurak jarraitzen ditu. Alares® Espainian laguntza- eta zerbitzu soziosanitarioak Espainiako lurraldeko edozein tokitan zuzenean eskaintzea bermatzen duen enpresa bakarra da; horri esker, langileei zein haien senideei laguntza bermatzen zaie dauden lekuan daudela ere. Programak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
  • Etxeko laguntza pertsonala: laguntzaileak, lagun egiteko, altxatzeko, oheratzeko, otorduak emateko eta gaixo dauden haurrak zaintzeko.
  • Etxeko tratamendu espezializatuak: fisioterapeutak, psikologoak, erizaintzako laguntzaile teknikoak (ATS/DUE) eta gaixotasunen bat duten haurrentzako irakasle partikularrak.
  • Prebentziozko eta laguntzako telelaguntza mugikorra, 24 orduz
  • Medikuntza-, lege-, psikologia-, gizarte- eta dietetika-elikadura arloetako espezialistei telefonoz egin dakizkiekeen kontsulta mugagabe eta anonimoak
  • Laguntza soziosanitarioko profesionalak, etxeko zerbitzuko langileak edo haurrak zaintzeko langileak hautatzea
  • Gaixotasun edo lesio larri baten aurrean nazioarteko bigarren iritzi medikoa, bai diagnostikoan, bai tratamenduan.
Euroforum-i zerbitzuak emanez, Alares®-ek bere lehentasunezko helburuetako bat betetzera bideratutako estrategiarekin jarraitzen du: herritarrek, enpresek eta erakundeek bizi-kalitate hobea duen gizarte-errealitatea kolektiboki eraikitzeko prozesuan parte har dezaten laguntzea