Alares-ek loreak banatzen jarraitzen du Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna dela eta

Alares-ek loreak banatzen jarraitzen du Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna dela eta

Alaresek, bigarren urtez jarraian, desgaitasuna duten pertsonen behin betiko integrazioaren aldeko apustua eginez, gizartea sentsibilizatu nahi du “Loreak banatu” ekimenaren bidez; iaz arrakasta handia izan zuen. 20.000 pertsona baino gehiago batu ziren kanpainara, desgaitasunarekiko konpromisoa erakusteko. Hasierako helburuari eusten dio: normalizazioa lortzeko kontzientziatzea, horri esker soilik lortuko baita aukera-berdintasunean oinarritutako lan- eta gizarte-inklusioa. Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) azken datuen arabera, Espainian bizi diren 3,8 milioi pertsonak baino gehiagok dute desgaitasunen bat; hau da, biztanleriaren %8,5ek.. Horregatik, ezinbestekoa da pertsona horien talentuaren alde egitea; izan ere, prestakuntza egokia, inplikazio eta motibazio handia dituzte, eta beren lana kalitate-estandar gorenen arabera egiteko gaitasuna dute. Ildo horretan, Alaresek egunero sustatzen du pertsona horiek gizartean txertatzea, desgaitasuna duten eta/edo zailtasun bereziak dituzten pertsonen lan-integraziorako proiektuen bidez. Zehazki, Fundación Alaresek prestakuntza-jardunaldi ugari antolatzen ditu enpresentzat urte osoan, gizarte- eta enpresa-sentsibilizazioko programak nahiz prestakuntza espezifikoak, pertsona horiek lan-merkatura sartzea errazteko. Iaz, 300 pertsona baino gehiago prestatu ziren, eta lan-merkatura errazago eta baldintza hobeetan sartzeko beharrezko gaitasun eta trebetasunak eskuratu zituzten. Horregatik guztiagatik, abenduaren 3an ospatuko den Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna baliatuz, Alaresek berriro ere ahalik eta pertsona gehienengana iritsi nahi du “Loreak banatu” ekimenarekin. Aurten ere, ideia da guztiok batera, sare sozialen, posta elektronikoaren eta/edo WhatsAppen bidez, desgaitasun desberdinak biltzen dituen lore bat partekatzea. Lore horrek desgaitasuna ezagutarazi nahi du, ez egun honetan bakarrik, baita beti ere, gure gizartearen parte integratzaile eta aberasgarri gisa. Hashtaga ere sortu da #FlorPorLaDiscapacidad.

Gure konpromisoa erakusten duten datuak

Gure Enplegu Zentro Bereziaren, Alares Socialen (EEB), jarduerak hiru urtez hazten jarraitu ondoren, 2014a da desgaitasuna duten pertsonen kontratazioari dagokionez daturik onenak eskaintzen dituen urtea. Egoera oso positiboa da, aurreko ekitaldiarekin alderatuta kontratazio-kopurua %400 baino gehiago handitu baita. Hori han lan egiten duten pertsonen lanaren kalitateari eta profesionaltasunari esker da posible, eta horrek bezeroek gugan konfiantza izatea eragiten du. DESKARGATU ZURE LOREA: Erabili sare sozialetan Desgaitasunaren aldeko lorea (Gaztelania-1024x1024px) Desgaitasunaren aldeko lorea (Katalana-1024x1024px) Erabili posta elektronikoko sinaduran Desgaitasunaren aldeko lorea (Gaztelania-207x207px) Desgaitasunaren aldeko lorea (Katalana-207x207px)