Alares Socialek desgaitasuna duten langileen kopurua %27 handitu zuen 2015ean
Alares Fundazioak eta Alares Social Enplegu Zentro Bereziak (EZB), desgaitasuna duten pertsonekiko duten konpromisoarekin bat etorriz, pertsona horien gizarteratzea eta laneratzea gauzatzen dute «Enplegu Helburua» programaren bidez.
«Enplegu Helburua» programak estrategia integrala du, prestakuntza, bitartekaritza eta lan-merkatuan txertatzea errazteko.
Bi erakundeek Madrilgo Erkidegoko Desgaitasuna duten Pertsonentzako IX. Enplegu Azokan parte hartuko dute, pertsona horien langabezia-tasa —%40 ingurukoa— murrizten laguntzeko.
Alares Social EZB, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze eta laneratzean liderra, lanpostuak sortzeko joerari eusten ari da. 2015ean, aurreko urtearekin alderatuta, kontratazio kopurua %27 handitu du, eta urte amaitu aurretik %30etik gorakoa izatea aurreikusten da.
Bi erakundeek kudeatzen duten Alareseko Pertsonen Kudeaketarako Metodologia da hazkunde horren oinarria. Metodologia horren ezaugarri nagusiak erakundean lan egiten duten pertsonen garapen profesionala eta gogobetetasuna dira, bai eta bezeroek hautematen duten kalitate-maila handia ere.
Bi erakundeek jakin badakite desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasa —%40 ingurukoa— lehentasun soziala dela; horregatik, desgaitasuna duten pertsonen laneratzea dute azken helburu, arreta berezia jarriz lan-merkatu arruntean.
Konpromiso horrekin bat etorriz, Alares Social EZBk eta Alares Fundazioak Madrilgo Erkidegoko Desgaitasuna duten Pertsonentzako IX. Enplegu Azokan parte hartuko dute. Azoka azaroaren 18an eta 19an egingo da, IFEMAn. Azokan izatearen bidez, bi erakundeek ahalik eta hautagai gehien erakarri nahi dituzte, desgaitasuna duten pertsonak hautatu eta lanean txertatzeko, bai Alares Socialen bertan, bai hainbat sektoretako enpresetan. EZBk mota guztietako profilak bilatzen ditu, baita kualifikazio handia eskatzen duten lanpostuetarako ere.
2015ean, Alares Socialek inbertsio handia egin du instalazio eta azpiegituretan, eta gaur egun 300 lanpostu operatibo ditu aldi berean Madrilgo Erkidegoan.


