TVEren espazio berriak, “Mundu hobe bat” izenekoak, pertsonen, enpresen eta elkarteen istorioak edo Telefónica Ability Awards sariak bezalako aintzatespenak eskainiko ditu astero; horiek erakusten dute guztion lankidetzarekin gizarte solidarioagoa eraiki dezakegula, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonak berdin baloratuko dituena.
Teléfonica Ability Awards sariei esker, Alares Social CEE La2ko “Mundu hobe bat” programaren grabaziora joan ahal izango da.
Programa Bertín Osbornek aurkezten du; gai horien ezagutzaile berezia da, desgaitasuna duen seme bat baitu. Sheila Izquierdok ere aurkezle-lanetan parte hartzen du; orain arte “Cifras y Letras” lehiaketan lan egiten zuen.
Programa igande arratsaldeetan emango dute, ordubetez. Osbornek esan duenez, “gainditzeko ahalegina miresgarria duten pertsonen ahotsak” entzungo ditugu.
“Mundu hobe bat” programak hiru atal izango ditu: “Historia desberdina”, beharra duten pertsonei laguntzen dien elkarte, fundazio edo pertsona-talde batek, edo “arraro” deituriko edozein gaixotasunek zuzenean eragindako ama, aita edo pertsonek protagonizatua; “Pentsatu modu baikorrean”, Telefónica Ability Awards sarietarako hautagai diren enpresetako bat aurkeztuko duena; eta “Lagun solidarioak”, non pertsona ospetsu batek —abeslari, kirolari, aurkezle…— edo normalean lankidetzan aritzen den, elkarte edo fundazioren bateko kide den edo halakoren bat duen pertsona anonimo batek egiten duen jardueraren berri emango duen platoan.
Informazio gehiago hemen


