Alares 2016 Sari Nazionaletarako hautagaitzak aurkezteko epea luzatu da

Hautagaitzak 2016ko apirilaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Hautagaitzak aurkezteko epea irekita Alares Fundazioak, joan den abenduan 10 urte bete zituenak, Alares Sari Nazionalen hamargarren edizioa ere ospatzen du. Urte batez gehiago, eta oraingoan maitasun bereziz, Alares Sari Nazionalen hamargarren edizioa aurkezten dugu; sari horiek erreferente nazional bihurtu dira lana eta familia bateratzearen arloan. Sari horien helburua gizartea sentsibilizatzea eta lana eta familia bateratzearen eta gizarte-erantzukizunaren alde egiten duten hainbat erakunde, enpresa, gizarte-eragile, zuzendaritza-kide, irakasle, ikertzaile eta komunikabideren lana aitortzea da.

Alares Fundazioarentzat, urteko unerik bereziena da hau; 10 urte bete izana ospatzen ari gara, eta hamarkada horri esker ikusi ahal izan dugu zenbateraino egin den aurrera lana eta familia bateratzearen eta gizarte-erantzukizunaren arloan. Gaur inoiz baino gehiago, enpresa guztiek ahalegina egin behar dute beren profesionalak motibatuko dituzten eta enpresa-proiektuarekin konprometitzera bultzatuko dituzten irtenbide berritzaileak aplikatzeko. Are gehiago egungo testuinguru sozioekonomikoan, non bateratze-politikak talentua erakartzeko bereizgarri eta faktore baitira.

Horregatik, eta bateratze-programak beharrezkoak direlako lan-taldeen aniztasunaren kudeaketa sustatzeko —enpresek baztertu behar ez duten zerbait—, praktika horiei guztiei ikusgarritasuna eman nahi diegu. Hori dela eta, enpresa, erakunde, gizarte zibilaren ekimen, zuzendaritza-kide, komunikabide, ikus-entzunezko programa, berrikuntza- eta saiakuntza-proiektu, unibertsitate, negozio-eskola, irakasle eta ikertzaile guztiak gonbidatzen ditugu beren proposamenak bidal diezazkiguten 2016ko apirilaren 28ra arte, egun horretan amaitzen baita proposamenak aurkezteko epea.

Aurreko Alares Sari Nazionalen edizioan, hainbat modalitatetan sarituak izan ziren: Pedro Muñozeko Udala, Ordesko Concello, A Coruña, Leroy Merlin, Reale Seguros, Ecoembes, Finconsum, Madrilgo Igeltseroen eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala, Thyssen-Bornemisza Museoa, Bezeroekiko Harremanetan Adituen Espainiako Elkartea, AEERC, Jerónima Bonafé, Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben presidentea, Marcos González, Mediaresponsableko zuzendaria, Laura Prieto Guijarro, Rosa Villacastín, RTVE, ABC, (bateratze atala, Gurutze Gorriaren “Te Corresponde, Nos Corresponde” kanpainako “El Reto de la Corresponsabilidad”, Hirukideren “Ser Madre es un plus”, “Clínica Online” Mutua Universal Mugenat erakundearena, Dharma: kaleratzearen ondorengo bizitza (Eduardo Gismena), Salamancako Unibertsitatea (Berdintasun Unitatea), Los Sauces Hezkuntza Erakundea, Alicia E. Kaufmann eta Marina Romeo Delgado.

2016ko Alares Sari Nazionaletarako hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago 2016ko apirilaren 28ra arte. Aurreinskripzioa egiteko eta oinarriak kontsultatzeko, jo www.fundacionalares.es helbidera.

Ziur gaude aurten ere arrakastaz ospatuko dugula sormenez eta aintzatespenez betetako gala, eta sarituen lanak gizarteko gainerako kideentzat jarraitu beharreko eredu izango direla.

Hurrengo estekaren bidez, deialdiaren oinarriak eta modalitate desberdinak osorik ikus daitezke.