Alares Sari Nazionalen X. edizioa

Fundación Alaresetik zure hautagaitza aurkeztera gonbidatu nahi zaitugu 2016ko Alares Sari Nazionalen hamargarren ediziora, laneko eta familiako bizitza uztartzeari eta gizarte-erantzukizunari buruzkoa. Guretzat urteko unerik bereziena da hau; izan ere, elkarrekin 10 urte bete izana ospatzen ari gara, eta hamarkada horretan ikusi ahal izan dugu zenbat aurreratu den lana eta familia uztartzearen eta gizarte-erantzukizunaren arloan. Une egokia da garatzen dituzuen uztartze-politika guztiak ikusgarri egiteko; gizartearentzat oso beharrezkoak dira, eta talentua erakartzeko elementu bereizgarria eta faktorea ere badira. Horretarako, hautagaitza kategoria hauetan aurkez dezakezu: erakundeak; enpresak: enpresa txikiak, ertainak eta handiak; gizarte-eragileak; zuzendaritza-kargudunak; komunikabideetako profesionalak; ikus-entzunezko komunikabideetako informazioa edo programak; berrikuntza eta saiakera; unibertsitateak, negozio-eskolak edo hezkuntza- eta ikerketa-erakundeak; irakasleak eta ikertzaileak. Elkarrekin gizarte hobea eraiki dezakegu. Ziur zu ere horretan ari zarela. Animatu eta kontaiguzu. Ezin zara kanpoan geratu. Datorren apirilaren 14ra arte garaiz zabiltza zure hautagaitza bidaltzeko. Kontsultatu oinarriak hemen.