Lan-arriskuen prebentzioan desgaitasuna duten pertsonen aldeko Bikaintasunaren Sari Nazionalen aurreko lau edizioek izandako arrakastaren ondoren, sari hauek erreferente bihurtu dira desgaitasuna duten pertsonentzako lan-arriskuen prebentzioaren arloan; izan ere, ikerketa eta berrikuntzaren beharra erronka da oraindik ere. Sari hauek inspirazio- eta motibazio-iturri izan nahi dute.
Beste urte batez, Cualtis ekimen honen alde agertu da, babesletza eta lankidetza teknikoa eskainiz; horiek gabe ezinezkoa litzateke praktika egokien aintzatespen hau egitea. Praktika horiek enpleguaren kalitatea hobetzen laguntzen dute, lan-inklusioa eta lanpostuan jarraitzea erraztuz.
Lan-arriskuen prebentzioa hautaketa- eta lan-inklusio-prozesuen atal garrantzitsutzat hartzen duten enpresa eta erakunde guztiek, baita desgaitasuna duten pertsonen behar zehatzetara egokitzen diren moldaketak egiten dituztenek ere, beren proiektu eta ekimenak aurkez ditzakete dauden kategorietan: Enpresa Handiak, ETEak, Erakundeak eta Lan-arriskuen Prebentzioko Profesionalak (LAP), 2016ko maiatzaren 27ra arte.


