Erakundeek beren giza kapitalaren aniztasuna kudeatu behar dute, hazi eta lehiakorrak izan ahal izateko. Hori dela eta, Fundación Diversidad fundazioak aniztasuna modu eraginkorrean kudeatzeari buruzko gida zabala eskaintzen die interesa duten eragile guztiei; bertan, pertsonen ezaugarriak gorabehera diskriminaziorik ez izatea eta pertsonak barne hartzea dira garrantzitsuena.
“Aniztasunaren Liburu Zuria: erakundeetako pertsonen kudeaketa eraginkorraren aldeko apustua” liburuak Lina Papamichalopoulou-ren hitzaurrea du. Lina Papamichalopoulou Diskriminazioaren aurkako politiketako eta ijitoen inguruko gaien koordinazioko unitateko burua da, Europako Batzordeko Justizia Zuzendaritza Nagusian. Javier Benavente Barrón Fundación Diversidad fundazioko presidenteak ere hitzaurrea egin du.
Gainera, aniztasunaren arloko adituek —Sonsoles Moralesek, Roberto Lunak, Bethany Calsyk eta Asunción Montalvok— parte hartu dute, aniztasunaren kudeaketari buruzko beren ikuspegi berezia aztertzen duten artikuluekin. Aniztasunaren Foroetako II. Zikloko babesle diren Iberdrolak, Indrak, Orangek eta Ferrovialek aniztasunaren kudeaketan izandako esperientziei buruzko artikuluekin lagundu dute.
Deskargatu Aniztasunaren Liburu Zuria
Aniztasuna kudeatzen gehiago eta hobeto ikastea