Pertsonen bizi-kalitatea eta enpresen lehiakortasuna eskutik doaz

Javier Benavente Barrón Gaur egun, enpresa lehiakorra izatea eta bertan lan egiten duten pertsonez ez arduratzea, edo jarduten dugun inguruneak bizi-kalitate hobea izan dezan ez kezkatzea, enpresa bera porrotera kondenatzea da. Horrek ez du enpresa bat bera ere lehiakorra egingo. Egia esan, gizartearen bizi-kalitatea hobea denean, kontsumoa handiagoa da eta, beraz, gure enpresek emaitza hobeak izango dituzte. Langileak inplikatuta egon daitezen, gure enpresa gainerakoetatik bereiz dadin eta, ondorioz, lehiakorragoa izan dadin, ezinbestekoa da bizi-kalitate horren aldeko apustua egitea. Lehiakortasuna oso kontzeptu zabala da; merkatuan dugun posizionamendua ere hartzen du barne, eta, horretarako, merkatuak onenak garela aitortu diezagun, gainerakoek baino hobeto egin behar dugu dena. Ildo horretan sartzen da giza talentua, enpresa batzuk besteetatik bereizten dituen oinarrizko pieza. Liderrak eta lehiakorrak izateko borrokan, berrikuntza ere sartzen da jokoan, enpresek olatuaren gailurrean egoteko egiten dutena. Oso faktore garrantzitsua dira giza taldeak: gizarte-errealitatea islatzen duten talde anitzak. Desgaitasuna duten pertsonek, adinekoek, gazteek eta kultura zein ingurune desberdinetako pertsonek osatutako taldeak… mugitzen diren mundua ulertzeko gai direnak, are gehiago enpresek lehiatu eta nazioarteko bihurtu nahi dutenean. Hori guztia zuzenean lotuta dago bateragarritasunarekin. Oso zaila da gure erakundeetan talenturik onena izatea, baldin eta ez bagara gai gurekin lan egiten duten pertsonek zer behar dituzten jakiteko eta behar horiei erantzuteko. Kontsumitzailearen gogoan edozein enpresaren irudia kokatzeko gero eta garrantzitsuagoa den beste gai bat Gizarte Erantzukizuna da. Erakunde mailan egin behar duguna da gure negozioa inguruneak dituen gizarte-beharrekin nola uztartzen dugun ikustea, eta, enpresa gisa, gu mugitzen garen gizarte-ingurune hori hobetzeko zerbait gehiago nola egin dezakegun aztertzea. Enpresek horretan eragiten dutenean, marka sortzen dute eta azken kontsumitzailearen gogoan kokatzen dira. Lehiakortasunaz, produktibitateaz, bateragarritasunaz, talentuari eusteaz eta ildo horretako beste hainbat gairi buruz hitz egin du Javier Benaventek Radio Intereconomiako Capital programarako egindako elkarrizketan. Hemen entzun dezakezu Javier Benaventeren elkarrizketa osoa.