
Jardunaldi honetan, erakundeen plantilletan aniztasuna sustatzen duten plan edo jardueren ezarpenak erakundeei ekar diezazkiekeen onura handiak azalduko dira.
Aniztasunaren inguruko ikaskuntza- eta elkarrizketa-ingurune bat sortzeko, gai honetan arrakastaz lan egin duten hainbat profesionalek parte hartuko dute.
Jardunaldian egingo diren hitzaldien artean, enpresa arduratsu baterako bidea zein den azalduko duena eta lan-ingurunean komunikazioak duen garrantzia jorratuko duena nabarmentzen dira.
Jardunaldia doakoa izango da, eta maiatzaren 11n egingo da Nazioarteko Institutuan.