Gabonetako adiskidetzea sarean
Eguberriak gainean ditugula, familia batek baino gehiagok betiko galderak egiten ditu: Zer egin txikiekin eskolatik irteten direnean? Edo nor izango dugu lagungarri data hauetan prestatu behar diren mila afarietarako? Edo nola eduki etxea txukun, egun osoa garbitzen eta lisatzen eman beharrik gabe?....
Bada, galdera horien guztien erantzuna klik bakarrera dago. Kontziliazio-erosketa linean dagoeneko posible da, eta pertsona guztien eskura dago. Beraz, familiarentzako opariak erosteaz gain, Internet leku ezin hobea izan daiteke jai hauek gureekin gehiago eta hobeto gozatzeko aukera bihurtzeko.
Googlek eta Deloitte aholkularitza-enpresak egindako “Espainiako Gabonetako kontsumoa” 2012ko azterlanaren arabera, erosketa birtualek gero eta jarraitzaile gehiago dituzte. Espainiako familiek jai hauetan erosketak egiteko batez beste gastatuko dituzten 670 euro ingurutik, 83 sarean eskuratutako produktuetara bideratuko dira. Izan ere, gero eta gehiago dira opari bat ematearen eta bestelako opari batez gozatzearen alde egiten dutenak; opari hori izan daiteke, besteak beste, egun batzuetan etxeko garbiketaz ahaztea edo lasaiago geratzea festara ateratzen bagara, gure seme-alabak konfiantzazko zaintzaile profesional batek zaintzen dituen bitartean.
Etxeko haurtzaina txikientzat, familia-afarien ondorengo garbiketa- eta lisaketa-zerbitzua, hiriko catering onenei buruzko informazio guztia, opari berezien bilaketa... Gauza erabilgarri ugari Gabonak errazago eta atseginago egiteko.
Informazio gehiago hemen: Kontziliazioa sarean


