Andaluziako Emakume Enpresaburuen Federazioak (FAME) Conciliax2 web-ataria sortu du. Ataria lanaren eta familia- eta bizitza pertsonalaren bateragarritasunari eta berdintasunari buruzko informazioa eskaintzen duen gunea da, gai horien inguruan Andaluziako mikroenpresak eta enpresa txikiak sentsibilizatzeko; helburua da aukera-berdintasuna sustatzea enpresa-bikaintasunaren irizpide bihurtzea.
Webguneak online kontsulta-zerbitzua eskaintzen du, enpresaburuei berdintasun-politikak eta laneko, familiako eta bizitza pertsonaleko bateragarritasun-politikak integratzeari buruz sor dakizkiekeen zalantzak argitzeko.
Beste zerbitzu batzuen artean, plataformak autodiagnostikoa egiteko tresna bat du, berdintasun- eta bateragarritasun-politiken programa diseinatu eta ezarri duten enpresentzat.
Gainera, prestakuntza-ekintzak eta online aholkularitza eskaintzen ditu, enpresaburuei berdintasun- eta bateragarritasun-planen fase desberdinak prestatzen eta garatzen laguntzeko.
ConciliaX2, berdintasunari buruzko informazio-gunea