
Joan den astean Logroñok Zahartze Aktibo eta Osasungarriari buruzko Europako Konferentzia hartu zuen, eta bilera hartan ondorioztatu zen zahartze aktibo eta osasungarriak, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, onura ekonomikoak ere ekartzen dituela.
Konferentziako parte-hartzaileek, besteak beste IMSERSOko zuzendari nagusi Purificación Causapiék, adierazi zuten zahartze aktibo eta osasungarria sustatu eta bultzatzen duten neurriak aplikatzeak osasun-kostuak murrizten dituela, mendekotasuna atzeratzen duela eta gizarte-kohesio handiagoa sustatzen duela.
Kongresu horretan, 2012. urtea “Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien Arteko Elkartasunaren Europako Urtea” izendatzeko helburua gogorarazi zen. Gainera, adierazi zen Adinekoen Liburu Zuri bat prestatzen ari direla; liburu horrek arlo horretan ikuspegi globaletik komunitateek elkarlanean jarduteko ekintza-planak diseinatzeko oinarriak ezarriko ditu.
Zalantzarik gabe, gaur egun adinekoen profila aldatzen ari da, prestakuntza-maila eta kultura-kezkak handiagoak baitituzte, bai eta bizi-kalitate hobea ere; horri esker, jarduera handiagoa izan dezakete. Horregatik, beharrezkoa da boluntariotza-jarduerak edo teknologia berriak sustatzea, haien autonomia pertsonala prebenitu eta bermatzeko.