Alares® Sarien Deialdia 2008ko edizioa, laneko, familiako eta bizitza pertsonala bateratzeari buruzkoa

Alares® Fundazioak Alares® Sari Nazionalen 2008ko edizioa deitu du. Besteak beste, Laneko, Familiako eta Bizitza Pertsonaleko Bizitza Bateragarri egitea sustatu, aztertu, zabaldu eta ezartzeko egin diren hainbat jarduera eta/edo formula berri aitortzea da helburua, bai eta horiek bizi-kalitatean duten eragina ere. Alares® 2008ko Sari Nazionalen deialdi berri hau enpresei, erakundeei, gizarte zibilaren ekimenei, zuzendariei, komunikabideei, ikus-entzunezko programei, berrikuntza- eta saiakuntza-lanei, unibertsitateei, negozio-eskolei, irakasleei eta ikertzaileei zuzenduta dago, baldin eta lan hori eraginkortasunez egin badute. Deialdia joan den abenduan egin zen, zehazki hilaren 20an; hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 20an amaituko da, eta erabakia 2008ko maiatzean emango da. Urteko Sariak jendaurrean banatzeko ekitaldia aurtengo ekainean egingo da. Epaimahaia ospe handiko pertsonek eta Alares® eta haren Fundazioaren ordezkariek osatuko dute. Oinarriak hemen aurki daitezke: https://vivofacil.org/empresas/index.php/fundacion_alares/premios_nacionales_alares_r_2008__1/premios_nacionales_alares_r_2008 Jarraian deskribatzen dira Alares® Sarien hamar modalitateak. Hona hemen saritu nahi diren ekintzak, berrikuntzak, idazlanak, argitalpenak edo ibilbide profesionalak:
  • Erakundeak
  • Enpresak: enpresa txikiak, ertainak eta handiak
  • Eragile sozialak
  • Zuzendariak
  • Komunikabideetako profesionalak
  • Komunikabideak
  • Ikus-entzunezko komunikabideetako informazioa edo programak
  • Berrikuntza eta saiakuntza
  • Unibertsitateak, negozio-eskolak eta beste hezkuntza- eta ikerketa-erakunde batzuk
  • Irakasleak eta ikertzaileak
Merezimenduen balorazioari dagokionez, Alares® Fundazioak FORÉTICAren laguntza izango du; FORÉTICAk, Kudeaketa Etikoaren Ebaluaziorako Foro gisa, aurkeztutako merezimenduak onartu eta ebaluatzen lagunduko du, Epaimahaiak deliberatzeko. Saria, modalitate bakoitzean, Ana Nuñez Burgosko eskultore ezagunak egindako garaikur batek —helburu horretarako berariaz sortutako eskultura— eta egiaztagiri-diploma batek osatzen dute.