Gabonetan, zaintzaileen eskaria %30 hazi da

Zerbitzu horien arauketak milioi bat lanpostu sortu ahal izango lituzke

Gabonetako oporrak iristearekin batera, lana eta familia bateratzeko arazoa areagotu egiten da. Hala adierazi du Alares enpresako Pertsonentzako Zerbitzuen taldeak. Alares etxean laguntza pertsonala eskaintzen duen enpresa da, eta gizartearekiko arduratsuak diren enpresa eta erakundeei ematen dizkie zerbitzuak. Enpresak aitortu du data hauetan eskaria handitu egiten dela: %30eraino, hain zuzen ere; horrek esan nahi du aste hauetan eskaria bikoiztu egiten dela.

Lan-aukera

Era berean, fenomeno horrek, egungo langabezia sozial handiarekin batera, lanpostu bat lortzeko benetako aukera bihurtzen du. Izan ere, Pertsonentzako Zerbitzuen Espainiako Elkarteak (Aesp) aldaketa bat defendatzen du haurrak, adinekoak edo mendeko pertsonak zaintzen dituzten langileen lan-egoeran; gehienek ezkutuko ekonomian egiten baitute lan.

Javier Benaventek, Aesp eta Alares Taldeko presidenteak, honako hau uste du: "oso positiboa izango litzateke agintariek pertsonentzako zerbitzuen inguruan dagoen ezkutuko ekonomiaren bolumen handiari arreta handiagoa eskaintzea. Horren araberakoa izango litzateke lekuz aldaezinak diren enpleguak sortzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko aukera". Horren erakusgarri da elkarteak 2010ean egindako azterketaren emaitza: haren arabera, pertsonentzako zerbitzuen sektorea arautzeko lan egingo balitz, arlo horretan milioi bat lanpostu ere sor litezke.

Iturria