Administrazio-kontseiluetan emakumeen presentzia %5 handitu da

Bost urtean %5 hazi da emakumeek enpresa publikoetako administrazio-kontseiluetan duten parte-hartzea, Gobernuak emandako datuek adierazten dutenez. Beraz, gaur egun, kontseilu horietako karguen %25 emakumeek betetzen dituzte. Adibidez, Industria Partaidetza Estatalen Sozietatean, 2004an emakumeek administrazio-kontseiluetako ordezkaritza osoaren %21 osatzen zuten; kopuru hori %24,8ra igo da joan den urtean. Gainera, beste erakunde publiko batzuetako administrazio-kontseiluetan, zentzu horretan, ia 6 puntuko hazkundea izan da: 2004ko %15,9tik 2009ko %21,8ra igaro da. Emakumeak administrazio-kontseiluetan sartzea Berdintasun Legearen ondorioa da; lege horrek, besteak beste, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna erabaki-organoetan ere gauzatzea sustatzen du.