Guraso izan ondoren... aitona-amona izatera!

«Mendekotasun bikoitza: Espainian bilobak zaintzen dituzten aitona-amonak» izeneko ikerketa batek erakusten du Espainiako aitona-amonen lautik batek zaintzen dituela bilobak; Europako batezbestekoa, berriz, hirutik bat da. Hala ere, espainiarrek modu intentsiboagoan egiten dute, egunean 7 ordura iritsiz, Europako 5 orduen aldean. Lan-munduko zailtasunak eta lan-bizitza eta familia-bizitza/bizitza pertsonala uztartzeko programarik ezak egoera hau eragiten dutela dirudi; horren ondorioz, adinekoek «behartuta» zaintzen dituzte bilobak, beste aukerarik ez dagoelako edo seme-alabekiko eta bilobekiko erantzukizun-sentimenduagatik. Gure herrialdean oso gutxi erabiltzen den baliabide nagusietako bat lanaldi partziala egiteko aukera da, mugagabean nahiz aldi jakinetan. Neurri horrek ere Espainia Europako batezbestekoaren azpitik kokatzen du: kontinentean emakumeen %31k lanaldi partzialean lan egiten duen bitartean, penintsulan %22ra jaisten da. Gizonezkoekin ere gauza bera gertatzen da: Europako %7,3tik Espainiako %4,1era jaisten da. Alaresek zein Fundación Alaresek hasieratik dihardute lan-bizitza, familia-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko proiektuetan lanean, gurasoek seme-alabez gozatzeko duten eskubidean eta adinekoek bilobengana borondatez dedikatzeko duten eskubidean sinesten baitute. Azken batean, uztartzea bizi-kalitatea hobetzea da.