Aniztasunaren Europako Eguna

Zer da Aniztasuna zuretzat? Kontaiguzu traolaren bidez: #LaDiversidadEs

Aniztasunaren Europako Eguna_ sare sozialak

Datorren ekainaren 4an Aniztasunaren Europako Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Diversidad Fundazioak, beste urte batez, egun honekin bat egin nahi du, eta mundu guztiari talde anitzen aldeko apustua egiteak duen benetako garrantziaz kontzientziatu nahi dio. Edozein erakunderentzat balio erantsia da. Gaur egungo gizartean, beharrezkoa da arrakastaren gako gisa banakako ahalmenak baliatzean oinarritutako antolakuntza-eredu batera igarotzea. Beraz, arraza, etnia, sexu eta nazionalitateari dagokienez heterogeneoak diren taldeetan dauden giza baliabideak baliatzea… Azken batean, aldea balio-iturri gisa sustatzean oinarritutako gizarte-eredua, edozein enpresaren eta edozein gizarteren arrakastarako. Ikerketa eta azterlan ugarik egiaztatzen dute kultur aniztasunak enpresei balioa eransten diela, talentua erakartzeko aukerak areagotzen dituela, antolakuntza-kultura aberasten duela eta bezero kopurua handitzen duela; gainera, kostu ekonomikoak txikiak dira. Europako Batzordeak egindako ikerketetako batek Aniztasun-politika aktiboak egitearen bost abantaila esanguratsuenak adierazten ditu: 1.Erakundearen barruko kultura-balioak sendotzen ditu. 2.Erakundearen ospea hobetzen du. 3.Talentudun pertsonak erakartzen eta atxikitzen laguntzen du. 4.Lantaldearen motibazioa eta eraginkortasuna areagotzen ditu. 5.Langileen arteko berrikuntza eta sormena handitzen ditu. Ekoizpenaren kokapen-aldaketak eta ondasun eta zerbitzuen mugimenduak pertsonen mugimenduarekin batera gertatu dira. Nolanahi ere, azken hamarkadetan nabarmen areagotu diren mugimenduak dira, eta haien eragin demografikoak herrialde askotako hiri-paisaia eraldatu du, gero eta koloretsuago eta kulturanitzago bihurtuz. Azken batean, pertsona guztiok gara desberdinak: adina, sexua, ezaugarri fisikoak, sexu-orientazioa, nortasuna, zaletasunak, bizi-maila, sinesmenak… Desberdintasun horien jakitun, pertsona bakoitzak kontzeptu jakin batekin lotzen du Aniztasuna. Horregatik, aurten, Diversidad Fundazioan jakin nahi dugu zer den Aniztasuna zuretzat, eta traolaren bidez konta diezaguzun nahi dugu: #LaDiversidadEs.