Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna

Gaur, apirilaren 8an, ijitoen herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da; 1971n Londresen egindako Ijitoen Munduko Biltzarrean ezarri zen data hori. Egun horretan, erakunde ugarik ekitaldiak antolatzen dituzte eta adierazpenak zabaltzen dituzte Europako gutxiengo etniko garrantzitsuena eta jendetsuena den herri baten historia, hizkuntza eta kultura aitortzeko. Izan ere, mundu osoan 10 milioi pertsona baino gehiago dira ijitoen komunitateko kide, eta 10 milioi horietatik 8 milioi Europan bizi dira. Egun hau Administrazioei arreta deitzeko ospatzen da, komunitate horrek askotan oraindik pairatzen duen diskriminazio-egoera gogorarazi eta amaitzen saiatzeko, eta aniztasuna sustatzeko. Data horrekin bat eginez, joan den apirilaren 5ean, Europako Batzordeak EBko Esparrua aurkeztu zuen, estatu kideek ijitoen inklusioa lagunduko duten estrategia nazionalak gara ditzaten lau arlo nagusiren bidez: hezkuntza, osasuna, etxebizitza eta enplegua.