Txosten hau Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeak (CERMI) egin du, eta Espainiako desgaitasuna duten pertsonen kolektiboaren eskubideen urraketari buruzko salaketak jasotzen ditu.
Horregatik, erakunde horrek dokumentu hau, 2008an egindako beste txosten batekin batera, Nazio Batuen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Batzordeari aurkeztea erabaki du; batzorde hori Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioa alderdi diren estatuek betetzen dutela zaintzeaz arduratzen da.
CERMItik deitoratzen dute, nahiz eta Espainia Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioa berretsi duen herrialdeetako bat izan, diskriminazio-egoerak gertatzen jarraitzen dutela ingurune eta zerbitzuetan irisgarritasunik ez dagoelako edo urratutako eskubideak modu eraginkor eta azkarrean lehengoratuko dituzten legezko mekanismoak ez daudelako.
Baina txosten honetan ez da dena negatiboa, desgaitasunaren arloan joan den urtean lortutako aurrerapenak eta jardunbide egokiak ere jasotzen baititu.
"Desgaitasuna eta Giza Eskubideak. Espainiako 2009ko txostena"