2008ko Alares Sari Nazionalen edizioa
Lagun estimatua:
Atsegin handiz gonbidatzen zaitut “ALARES® SARIAK 2008KO EDIZIOA,” ekitaldira; sari horiek dira nazio mailan Laneko, Familiako eta Bizitza Pertsonaleko Bizitzaren Bateragarritasunaren arloan ematen diren garrantzitsuenak. Sari horien helburua da arlo honetan erakundeek, enpresek, gizarte-eragileek, zuzendariek, komunikabideek, ikus-entzunezko programek, berrikuntzak eta saiakerek, unibertsitateek, enpresa-eskolek eta irakasle zein ikertzaileek egindako lana aitortzea.
Ekitaldia Bibiana Aído andreak, Berdintasuneko ministroak, zuzenduko du. Saritutako esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango du, eta uztailaren 1ean egingo da, 19:00etan, Amaya antzokian (Pº General Martínez Campos, 9, 28006 Madril).
Atxikita bidaltzen dizut gonbidapena, zu zeu eta zure Erakundeko egokitzat jotzen dituzun pertsonak bertaratu ahal izan zaitezten. Leku- eta segurtasun-mugak direla eta, ezinbestekoa da ahalik eta lasterren bertaratuko zarela berrestea, erantsitako formularioaren bidez edo posta elektronikoz: fundacion@alares.es
Pertsonalki agurtzeko esperantzaz, jaso nire agurrik beroena.
Javier Benavente Barrón
Alares® Fundazioko presidentea


