Zaragoza aukeratu dute desgaitasunari, mendekotasunari eta zahartzeari buruz eztabaidatu duen Europako azken ministerio-bilera hartzeko. Izan ere, Viviane Reding EBko Justizia, Oinarrizko Eskubide eta Herritartasun komisarioak adierazi zuenez, Europa zahartzen ari den kontinente bihurtzen ari da, eta zahartze horren ondorioz sortzen dira, neurri batean, desgaitasuna eta mendekotasuna.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen berdintasuna bermatzeko beste urrats bat ematea helburu izan duen bilera honetan, ekimen europar bat onartu da: urtero hiririk irisgarriena aukeratuko da, desgaitasuna duten pertsonen bizitza errazten laguntzeko politikak abian jartzeagatik aitorpen-keinu gisa.
Datorren abenduan Bruselan jakinaraziko dute zein hiri aukeratu duten irisgarritasunaren arloko onena, eraikinak, espazio publikoak, garraioak eta azpiegiturak, bai eta informazioa eta komunikazioak ere, egokitzeagatik.
Europako herritarren %10ek desgaitasunen bat dutela kontuan hartuta, topaketan desgaitasunaren inguruan mentalitatea eta estrategia aldatzearen garrantzia azpimarratu zen, baita pertsona horiek lan egiteko gaituta daudela herritarrei jakinaraztekoa ere. Gainera, iragarri da desgaitasunaren arloko Europako estrategia datorren azaroan aurkeztuko dela eta hurrengo hamar urteetan egongo dela indarrean.
Desgaitasuna duten pertsonen egoera hobetu nahi dela erakusteko beste seinale gisa, iragarri da datorren ekainean hasiko direla Nazio Batuen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa abian jartzeko beharrezko lege-erreformak.
Europako herritarren %10ek nolabaiteko desgaitasuna dute.