Adimen-urritasuna duten pertsonen %60 langabezian dago.

AFEMek, Ehun Enplegu Zentro Berezi baino gehiago biltzen dituen erakundeak, adierazi duenez, desgaitasun intelektuala duten pertsonak dira langabezia-tasak gehien handitzen dituztenak. Izan ere, pertsona horien %60 langabezian dago. Desgaitasuna duten pertsonak prestatzeko eta laguntzeko, ondoren ohiko lan-ingurunean integra daitezen, sortu ziren Enplegu Zentro Bereziak; horien plantillaren %70 desgaitasuna duten pertsonek osatzen dute. Oro har, zentro horiek ostalaritzan, jatetxe-zerbitzuetan edo nekazaritza ekologikoan aritzen dira, besteak beste, pertsona horien prestakuntza-mailak txikiak direlako; horrek, hein batean, eragozten du kualifikazio handiagoa eskatzen duten lanak egitea. Ildo horretan, AFEMek Gobernuari eskatu dio egungo hezkuntza-sistemak desgaitasun intelektuala duten gazteak gehiago kontuan har ditzala, enplegurako prestakuntza sustatuz eta hori koordinatuko duen jarduera-estrategia global baten alde eginez.