Alzheimerra duten gaixoen zaintzaileen %70 senideak dira

Verónica Sánchez
Hori da Alzheimer Espainia Fundazioak Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin elkarlanean egindako txosten batek eskaintzen dituen datuetako bat. Zaintzaile horiek, gehienetan, gaixoaren alabak edo ezkontideak izan ohi dira. Batez beste 6 urte ematen dituzte senidea zaintzen, eta aisialdiari, gizarte-harremanei eta baita etxetik kanpoko lanari ere uko egin behar izaten diote; horrek, nolabait, gizarte-bazterkeriako egoeran egotera eramaten ditu. Azterlan honek erakusten du, halaber, zaintzaile ohien gehiengoak aitortzen duen arren senidea hiltzeak atsedenaldia ekartzen diela bai gaixoari bai zaintzaileari, askok antsietate-egoera larria pairatzen dutela, ez baitzeuden galera horri aurre egiteko prestatuta. Zehazki, azterlanaren datuen arabera, %35ek depresio-episodioren bat du, eta %33k antsietate-arazoren bat. Gainera, txosten honen emaitzek jasotzen dute zaintzaile ohiek beren osasun mentalari buruzko balorazio askoz negatiboagoa egiten dutela, adin bereko biztanleria orokorrarekin alderatuta.