Gizonen %70ek uste dute amatasun- eta aitatasun-baimenek iraupen bera izan behar dutela

Inkesta baten datuek erakusten dute hori; gainera, gizonen %70ek uste dute amatasun- eta aitatasun-baimenek nahitaezkoak izan beharko luketela. Gaur egun, aitatasun-baimenak 13 eta 15 egun bitartean irauten du, amatasun-baimenak dituen 16 asteen aldean. Gainera, ikerketa horrek agerian uzten du gizonen %91 prest egongo litzatekeela, unea iritsitakoan, aitatasun-baimena hartzeko. Gizonen %74k adierazi du aitatasun-baimena hartu nahi duela seme-alaben lehen uneak bikotekidearekin partekatzeko, eta %23k, aita gisa dituzten eskubideak gauzatu nahi dituelako. Gizonen %9k baino ez luke aitatasun-baimena hartzeko prest egongo, haien esanetan ezinbestekoak direlako beren lanpostuetan. Bestalde, txostenak jasotzen du, oro har, gizonak prest daudela seme-alaben ardura hartzeko, pediatrarengana eramateko edo familia-esparruko bestelako larrialdiei erantzuteko, betiere erantzukizuna partekatua bada. Inkestatutakoen %65ek baieztatu du beren enpresetan malgutasun-politikak ezarrita daudela. Seme-alabak dituzten gizonen %89k neurri horiek zein diren badakiten bitartean, seme-alabarik ez dutenen %72k ez dakite zein diren.