Madrilgo enpresen %73k mendeko senideak zaintzeko eszedentziak eskaintzen dizkiete langileei.

Complutense Unibertsitateak “Familia- eta lan-bizitza bateratzeko politikak enplegatzailearen ikuspegitik. Arazoak eta abantailak enpresarentzat” azterlana egin eta argitaratu du. Azterlanak erakusten du Madrilgo enpresaburu gehienek uste dutela erakundeetan bateragarritasun-neurriak aplikatzeak onura handiak dakartzala.

Azterlan hau bateragarritasunaren arloan orain arte argitaratutako sakonenetako bat da, eta Madrilgo Erkidegoan ezarritako enpresetako giza baliabideen 228 zuzendariri egin die inkesta. Azterlana egiteko, enpresaren tamainari, plantillako langile kopuruari, jarduten duten sektoreari eta bateragarritasun-praktiketarako irisgarritasunari buruzko informazioa bildu da; gainera, inkestatuei beren erakundeen enpresa-kulturari buruz ere galdetu zaie. Besteak beste, azterlanak erakusten du inkestatuen gehiengoak ziurtatzen duela beren enpresetan bateragarritasun-neurriak aplikatzen direla, hala nola familia-larrialdi baten ondorioz lanpostutik irtetea baimentzea (%96,4), oporren banaketan malgutasuna izatea (%92,89) edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eszedentzia hartzea (%73,21). Gainera, gero eta enpresa gehiagok bateragarritasuna errazten duten ordutegietan egiten dituzte bilerak, eta malgutasuna eskaintzen dute sarrera- eta irteera-ordutegietan.

Bateragarritasuna sustatzeko neurriak abian jartzeak kostu ekonomikoa eta antolakuntza-kostua badakar ere, onura ugari eskaintzen ditu. Gehien baloratzen direnak hauek dira: markaren irudia (%92,9), lan-giroaren hobekuntza (%91,6), talentuari eustea (%82), lan-absentismoa murriztea (%74,3) eta pertsonen produktibitatea eta errendimendua handitzea (%78,4). Hori lortzeko, Alares talde eta enpresentzako zerbitzuak garatzen ari da, zerbitzu horiek eskaintzean ahalik eta emaitzarik onena lortzeko helburuarekin.

Baina azterlan honek bateragarritasun-neurriak aplikatzea eragozten dieten oztopoak ere aztertu nahi izan ditu; izan ere, sektore batzuek zailtasun handiak dituzte politika mota horiek abian jartzeko, beren jardueragatik edo ordutegiengatik.