Correponsables Urtekaria erreferentziazko argitalpen gisa finkatu da EGEaren arloan

Joan den asteartean Corresponsables 2010 Urtekaria aurkeztu zen, interes-talde guztiei buruzko informazio eta berritasun ugari, goi-zuzendarien tribunak eta II. Corresponsables Gosariaren ondorioak jasotzen dituena. Urtekari hau bosgarren ediziora iritsi da, eta Espainian Gizarte Erantzukizunari buruzko erreferentziazko argitalpen gisa sendotu da. Hori dela eta, azken edizio honetan edukiak hobetu dira, argitaletxearen interes-talde anitzeko ikuspegiarekin koherenteagoak izan daitezen. Gainera, bosgarren urtekari honek 40 fitxa korporatibo eta enpresen jardunbide egokien 300 kasu baino gehiago biltzen ditu; Media Responsable enpresakoek diotenez, “denok, eta ez soilik enpresa handiek, gizateriaren arazo handiei aurre egiteko dugun erantzukidetasuna erakusteko” helburuarekin.