Madrilgo Udalak oposizio-azterketak pertsona gorren beharretara egokitzen ditu

Madrilgo Erkidegoak azterketen edukia zeinu-hizkuntzara egokitu du; izan ere, deitutako 598 lanpostuetatik 383 hautagai desgaitasuna zuten pertsonak ziren, eta horietatik sei gor-itsuak ziren. Espainiako Gorren Federazio Nazionalak adierazi duenez, erakunde publiko batek proba horien hizkuntza-egokitzapena egiten duen lehen aldia da. Probak osatzen dituzten ariketa bakoitzean, zeinu-hizkuntzako interprete bat egon da, galdera bakoitzaren hizkuntza-itzulpena egiteko. Horren ondorioz, azterketa egiteko ezarritako denbora luzeagoa izan da. Azterketa ahalik eta gehien ulertzen laguntzeko, ahozko eta zeinuzko hizkuntza konbinatu dira, eta baita daktillologia ere erabili da dagokion zeinurik ez duten hitzentzat.