Langileen ongizateak enpresen lehiakortasuna handitzen du

Erantzukizun Sozial Korporatiboan adituak diren pertsonek ziurtatzen dutenez, Europako enpresek bizi-kalitatea eskaini beharko diete langileei, gorabidean dauden herrialdeekin lehiatu nahi badute; izan ere, langileen %35aren osasunak eragina jasaten du eguneroko lanaren ondorioz. Hori izan zen, behintzat, Kanaria Handian egindako Lantokiko Prebentzioaren Kulturaren II. Nazioarteko Foroaren ondorio nagusietako bat. Langile-taldea konpainiaren arma estrategikoa da, eta haren garapen ekonomikoari laguntzen dio; beraz, kontuan hartu behar da. Horretarako, langileak enpresan integratuta eta baloratuta egon behar dira, eta horrek, zalantzarik gabe, erakundearen alde egingo du. Horregatik, Grupo Alares® taldeak uste du Erantzukizun Sozial Korporatiboa, eraginkortasuna eta errentagarritasuna sortzen dituena, enpresaren barne-eremutik hasi behar dela. Giza kapitalean inbertitzeak eta langileei bizi-kalitatea eskaintzeak, laneko, familiako eta bizitza pertsonaleko arloak bateratzeari esker, balioa emango dio erakundeari berari. Gainera, topaketa honetara bertaratu ziren adituek adierazi zuten langileen ongizatea enpresaren funtzionamendu egokiaren adierazle ona dela.