Langileen ongizatea, lehenengo gauza

Desgaitasuna duten pertsonek gizartean ordezkaezina den eragin positiboa dute

Familia-argazkia_2014

• Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentzioan Bikaintasunaren Sari Nazionalen III. edizioak agerian utzi du desgaitasuna duten pertsonen lan-inklusioak Laneko Arriskuen Prebentzioarekin batera joan behar duela. • Fundación Alares fundazioak eta Ibermutuamurren Prebentzio Elkarteak berriro saritu dituzte desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laneko arriskuen prebentzioaren arloko ekimen berritzaileenak. Hirugarren urtez jarraian, Madrilgo CaixaForumek hartu du Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentzioan Bikaintasunaren Sari Nazionalen III. edizioko sari-banaketa gala; sari horiek S.M. Sofía erreginaren ohorezko lehendakaritza izan dute. Sari hauek erreferente bihurtzea lortu dute desgaitasuna duten pertsonen arloko laneko arriskuen prebentzioaren munduan. Sari-banaketa gala honek agerian uzten du zein garrantzitsua den desgaitasuna duten pertsonei behar eta merezi duten sarbide-berdintasuna ematea; izan ere, pertsona horiek izugarri aberasten dute gure gizartea, eta are gehiago lagundu ahal izango lukete, zenbaitetan haien parte-hartzea eragozten duten oztopoak ezabatuko bagenitu. Galari Irene Villaren esku-hartzearekin eman zaio hasiera. Irene Villa hitzaldi-emailea, iritzi- eta balio-kazetaria eta idazlea da, eta azpimarratu du “desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuen egokitzapena eta berrikuntza direla enpresen erronkak”. Era berean, desgaitasunaren arloan pertsonek dituzten oztopoak gainditzera animatu du, eta zehaztu du “benetako oztopoak pertsona bakoitzaren gogoan daudenak direla”. Mar Aguilera, Fundación Alares fundazioko idazkari gisa, epaimahaiaren erabakia irakurtzeaz arduratu da, eta edizio honetara aurkeztutako 39 hautagaien profesionaltasuna eta kalitatea nabarmendu ditu. Fundación Alares fundazioarentzat, sari hauek enpleguaren kalitatea hobetzen laguntzen duten jardunbide egokien aitorpena dira, lan-inklusioa eta lanpostuan jarraitzea erraztuz. Horretarako, ezinbestekoa da Ibermutuamurren Prebentzio Elkartearen lankidetza teknikoa eta babesa, hura gabe ez bailitzateke posible izango. Elkarteak bezeroekin adostutako prebentzio-jarduerak aholkatu, kudeatu eta garatzen ditu, eta enpresa bakoitzari egokitutako prebentzio-soluzioak eskaintzen ditu. Elkarteak prebentzioaren lau espezialitateetarako akreditazioa du lurralde nazional osoan: Laneko Segurtasuna, Industria Higienea, Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua eta Laneko Medikuntza; eta eremu horien barruan behar den edozein zerbitzu eskaintzen du. Desgaitasuna duten pertsonen ongizatearen alde sarien bidezko apustua egin duen lehen Prebentzio Elkartea da. Parte-hartze horrekin, Eusebio Gómez jaunak bere esku-hartzean argi utzi du beste behin ere zein garrantzitsua den Elkartearentzat desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatuan txertatzea eta lanpostura behar bezala egokitzea. Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Lan Harremanen, Laneko Arriskuen Prebentzioaren eta Berdintasun-neurrien arloko Koordinaziorako zuzendariorde nagusia, Rafael Martínez Mesas jauna, Javier Benavente Barrón jauna, Fundación Alares fundazioko lehendakaria, eta Eusebio Gómez Fernández jauna arduratu dira modalitate desberdinetako sarituei sariak emateaz. Eusebio Gómez jaunak Enpresa Handia modalitateko sarituaren izena ezagutarazi du; ETEen, profesionalen eta erakundeen modalitateetan, berriz, Rafael Martínez Mesas jauna arduratu da horien berri emateaz. Madrilgo CaixaForum egoitza izan da galara joandako 500 gonbidatu baino gehiago biltzeko aukeratutako tokia; gala Ana García Lozanok, kazetari eta telebista-aurkezleak, aurkeztu du. Nuria Chinchilla andrea, Fundación Alares fundazioko patronatua, sari hauen III. edizioari amaiera emateaz arduratu da. Aditu-batzordea Aurten, aditu-batzordea honako hauek osatu dute: María del Mar Alarcón Castellanos andrea, Madrilgo Erkidegoko Laneko zuzendari nagusia eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Eskualde Institutuko gerentea; Félix Alarcón jauna, Atentoko HR Global Processes Director; Luis Javier Alonso jauna, CERMIko gerentea; Javier Benavente Barrón jauna, Fundación Alares fundazioko lehendakaria; Mario Cabezos Cañavate jauna, Mutua Madrileñako Prebentzio eta Ingurumeneko gerentea; Sixto Cantabrana jauna, Ibermutuamurren Prebentzio Elkarteko gerenteordea; Manuel Cuadrado jauna, Wolters Kluwers-eko komunikazio-zuzendaria; Moisés Escobar Escribano jauna, Alcorcóngo desgaituen defendatzailea; Eusebio Gómez jauna, Ibermutuamurren Prebentzio Elkarteko gerentea; José Manuel Morán jauna, Espainiako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kidea; eta Mar Aguilera andrea, Fundación Alares fundazioko zuzendari nagusia. Horiek guztiak Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan aurkeztutako hautagaitza guztiak baloratu dituzte, eta azken erabakia eman dute; atzo ospatutako Alares Sari Nazionalen sari-banaketaren galan ezagutarazi zen erabaki hori.   Informazio gehiago: Sara Carreño Fundación Alares fundazioko komunikazio-arduraduna 91 275 05 55 scarreno@alares.es