
CERMIk gure herrialdeko autonomia-erkidego guztiei eskatzen die Nafarroak abian jarritakoaren antzeko Kontratazio Publikoari buruzko Legea onar dezatela; lege horrek kontratu publikoen %6 enpresa sozialei erreserbatzera behartzen du.
Lege horrek gainditu egiten ditu Estatuko legediak Enplegurako Zentro Bereziei eta Laneratze Zentroei kontratuen adjudikazioan erreserbatzeko ezartzen dizkien gutxieneko nahitaezko ehunekoak, eta %6ko erreserba ezartzen du bazterketa-arriskuan dauden taldeek kudeatutako enpresen alde.
Eska daitezkeen gutxienekoak betetzetik harago doazen horrelako legediek gizartea desgaitasuna duten pertsonen erabateko integraziorantz aurrera egiten laguntzen dute; horretan dihardute
Alares Fundazioak eta
Aniztasunaren aldeko Fundazioak, Alares Social Enplegurako Zentro Bereziaren bidez. Baina lege honek, halaber, CERMIk “Gizarte-erantzukizuneko Kontratazio Publikoaren Eskuliburua”n egindako proposamenak babesten ditu. Eskuliburu horrek kontratazio publikoko gizarte-klausulek bilatzen dituzten helburuak lortzeko neurririk egokienak azaltzen ditu.
CERMIk nabarmendu du horrelako proposamenen izaera positiboa; izan ere, krisi ekonomikoko garai honetan, gizarte-talde ahulenenek ondorioak modu larriagoan jasaten dituztenean, araudi horrek enpleguari eta desgaitasuna duten pertsonen aldeko apustua egiten duten enpresei eusten laguntzen du.