Desgaitasuna duten pertsonen lan-irisgarritasuna hobetzea eskatzen dio CERMIk Gobernuari, egungo lan-erreformaren aurrean. Haren asmoa da talde horretako pertsonak kontratatzeagatik enpresek jaso ditzaketen hobari-sistemak ez murriztea, 2006ko erreforman gertatu zen bezala.
CERMIren helburua da hobari horiek ez murriztea eta pizgarri-sistemaren berrantolaketaren barruan lehentasuna izatea; izan ere, horiek mugatzeak eragina izango luke enpresek desgaitasuna duten pertsonak kontratatzean.
Besteak beste, CERMIk Exekutiboari eskatzen dio 50 langile baino gehiago dituzten eta desgaitasuna duten pertsonentzat plantilla osoaren %2ko erreserba-kuota betetzen ez duten enpresei ezarritako zigorrak benetan aplikatzeko, eta ikuskapen-planak indartzeko.
Gainera, CERMiren ustez, beharrezkoa da desgaitasuna duten gazteak kontratatzeko neurriak sustatzea, lan-merkatura sartzeko oztopo handiak baitituzte.
CERMIk Gobernuari eskatu dio lan-erreformari begira lan-eremuko irisgarritasuna hobetzeko.