
Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (EEGB) uste du beharrezkoa dela Desgaitasunaren aldeko Europako Itun bat sortzea eta EB 2020 estrategian txertatzea, enpleguaren, irisgarritasunaren, generoaren, elkarrizketa sozialaren, parte-hartzearen eta elkarrizketa zibilaren arloetan.
Ildo horretan, EEGBren osoko bilkurak, aldeko 152 botorekin, “Desgaitasuna duten pertsonak: desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua eta irisgarritasuna EBn, etapaka. 2010 osteko Lisboako estrategia” izeneko dokumentua onartu du.
Europako erakunde horrek desgaitasuna duten pertsonak integratzeko enplegu-politika zehatzak abian jartzeko eskatu du, baita desgaitasuna duten langileen inguruan oraindik dauden estereotipoei aurre egiteko sentsibilizazio-neurriak ere. Gainera, komunikabideek aniztasuna onartzeko betetzen duten zeregin garrantzitsua azpimarratu du.