Alares sarien VII. edizioak familia- eta lan-bizitza uztartuko dituen gizarte baten aldeko apustua egiteko beharra aldarrikatzen du; erakundeek parte hartu eta onura atera dezatela, produktibitatea eta lehiakortasuna handituz
- Alares Fundazioak eta Ibermutuamurren Laneko Arriskuen Prebentziorako Elkarteak berriro saritu dituzte desgaitasuna duten pertsonentzako laneko arriskuen prebentzioaren arloan ekimen berritzaileenak
Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak bigarren urtez jarraian parte hartu du Madrilgo CaixaForumen egindako Alares Sari Nazionalen galan. Oraingoan, Enpleguko Estatu-idazkari Engracia Hidalgo izan dugu bertan; hark eman dizkie sariak lan- eta familia-bizitza uztartzearen eta gizarte-erantzukizunaren arloko jardunbide berritzaileenei. Gainera, idazkariak bereziki nabarmendu nahi izan du desgaitasuna duten pertsonentzako laneko arriskuen prebentzioan jardunbide onenengatik saritutakoen lana; ekimen horrek bigarren edizioa du, Alares Fundazioaren eta Ibermutuamurren Laneko Arriskuen Prebentziorako Elkartearen bultzadari esker. Engracia Hidalgok, bere hitzaldian, honako hau azpimarratu zuen:
“langileen ongizatearen aldeko apustua egin behar da, gizakiaren ikuspegitik errentagarria delako eta, noski, baita ekonomikoki ere. Izan ere, Ministeriotik gizarteari, enpresa handiei eta enpresa txiki eta ertainei erakutsi nahi diegu beharrezkoa dela Gizarte Erantzukizunean lan egitea, lehiakortasuna, konfiantza eta gardentasuna sortzen dituelako”. Bere parte-hartzearekin, Estatu-idazkaritzak agerian utzi du beste behin ere herrialdeko erakunde politiko, sozial eta ekonomikoek gizartearen bizi-kalitatearekin eta ongizatearekin, aukera-berdintasunarekin eta enpresen lehiakortasunarekin duten konpromisoa.
Arduratsu izatearen balioa
Alares Sari Nazionalen zazpigarren edizioak berriro ere nabarmen gainditu ditu aurreikuspenak, gizartearekiko konpromisoagatik nabarmentzen den maila goreneko saridun-zerrendari esker. Javier Benavente Barrón Alares Fundazioko presidenteak aitortu zuen zer balio duten langileen familia- eta lan-bizitza uztartzearen aldeko apustua egiten duten erakundeek, behar dugun lehiakortasuna sortzeko gai den elementu gisa.
Era berean, Alares Fundazioko presidenteak Ibermutuamurren Laneko Arriskuen Prebentziorako Elkartearen babesletza izatearen garrantzia nabarmendu zuen. Lan-istripu eta lanbide-gaixotasunen lehen mutualitate horrek desgaitasuna duten pertsonen ongizatearen aldeko apustua egiten du sari batzuen bidez, eta haren presidente Eusebio Gómez jaunak honako hau adierazi zuen:
“Ibermutuamurren Laneko Arriskuen Prebentziorako Elkartearen konpromisoa eta parte-hartzea pertsonekiko duen bokazioak zehazten ditu, are gehiago desgaitasuna duten pertsonei buruz ari garenean. Beraz, etorkizuneko proiektua da hau; horren bidez, enpresa gisa dugun filosofiaren berri eman nahi dugu”.
Alares Fundazioarekin batera, garrantzi handiko hainbat pertsonak parte hartu dute, hala nola Ramón Jaúregui Grupo Socialistako kide eta Alares Fundazioko patronatuko kideak. Hark azpimarratu du gizarte-erantzukizunean lan egin behar dugula, horrela gaindituko baititugu bizi dugun hondamendi etikoa eta orain inguratzen gaituen ziurgabetasuna. Izan ere, Jaúreguik nabarmendu zuen zer balio duten bizitza, bizigarritasuna eta gizartea sortzen dituzten enpresek; hau da, gure mundua bizitzeko leku hobe bihurtuko duten enpresa etikoek.
Gizartea, ikuspegi positiboan
Madrilgo CaixaForum egoitza izan da Alares Sari Nazionalen galara joan diren 500 gonbidatu baino gehiago biltzeko aukeratutako lekua; giza kapitala izan da protagonista nagusia. Horren erakusgarri dira maila goreneko saridun-zerrenda osatu duten ideia onak, proiektuen kalitatea eta ekimenen sormena; guztien lotura komuna enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna izan dira. Zalantzarik gabe, Alares Fundazioak berriro erakutsi du zazpi edizioren ondoren sari hauek gure herrialdeko gizarte-, ekonomia- eta kultura-arloan erreferente bikainak direla.
Ana García Lozano kazetari eta telebista-aurkezleak maisutasunez gidatu du gala.