Exekutiboak desgaitasuna duten pertsonen enplegua hobetzeko dekretu bat prestatzen ari da

Gaur egun, desgaitasuna duten hiru gaztetik batek baino ez du lan egiten; horrek agerian uzten du pertsona horien laneratze-tasa txikia. Horregatik, gobernua dekretu baten zirriborroa prestatzen ari da, gazte horien langabezia-tasak murrizteko. Dekretu horren bidez, gizarte-zerbitzuen eta enplegu-zerbitzuen zereginak hobeto koordinatuko dira, eskura duten informazioa ahalik eta gehien baliatzeko eta lan-eskaintzak dauden eskaeretara egokitzeko. Hala azaldu zuen Francisco Mozak, Gizarte Politikako eta Kontsumoko idazkari nagusiak, enpleguari eta desgaitasunari buruzko parlamentu-jardunaldian. Gainera, nabarmendu zuen dagoeneko amaitzen ari direla legeen lehen multzoa Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentziora egokitzeko lanak. Jardunaldi horretan Maravillas Rojo enpleguko idazkari nagusia ere izan zen, eta erakunde publiko zein pribatuei eta administrazio ezberdinei eskatu zien desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatura iristeko aukerak hobetzeko.