Desgaitasuna duten pertsonen enplegua %18 igo da

Desgaitasunaren Behatokiaren azken datuek hala erakusten dute. Zehazki, desgaitasuna duten pertsonen kontratazioak %18,37 egin du gora aurtengo urtarrila eta maiatza bitartean, 2009ko aldi berarekin alderatuta. Gainera, enplegu-zentro berezien bidezko kontratazioak ere gora egin du, aurtengo lehen bost hilabeteetan ia %31ra iritsita. Albiste onak dira horiek; horiei gehitu behar zaie Gobernuak desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu publikoan gordetako lanpostuen kuota %5etik %7ra handitu izana.